L. Ozaeta - Endor, ipuinak kontatzen zituen Nao robota.
Aurkezpen honetan Nao robotaren Choreographe programazio ingurumenaren
sarrera bat egiten da, pythonek errobotikan duen erabilpena erakutsiz.
Aurkezpen guztia aurkezleak orain arte egindako lanean oinarritzen da.
Lehenik eta behin, programa baten estruktura erakutsiko da. Ondoren,
liburutegi bat nola gehitu erakutsiko da, liburutegiaren instalazioak
ekar ditzakeen arazoak aztertuz. Azkenik, Naoaren gorputz jarreran
zein diskurtsoaren naturaltasunean egindako aurrerapenak azalduko
dira.
-----
Honekin lortu nahi diren helburuak honako hauek dira:
- Choreographeko proiektu baten estruktura ezagutzea.
- Nao robot baten oinarrizko programa bat ikustea.
- Chorepgraphek ematen dituen programazio blokeak eraldatzen jakitea,
python erabiliz.
- Choreographen eskaintzen diren tresnen bitartez, programan python
liburutegi bat gehitzen ikastea.
Aurkezpen hau ulertzeko ez dago eskakizunik. Python pixka bat dakien
edonork (“hello world” bat egiten jakitearekin balio du) ulertzeko
mailan emango da eta ez da konplexutasun tekniko handiko azalpenik
emango. Printzipioz python ezagutzen ez duen edonor ere aurkezpen ia
osoa ulertzeko gai izango da, programazio ingurumen bezala ez baita
kodean gehiegi sartzen, pythonekin hasteko aukera ona izanez. |