Iker Martinez de Agirre Mendia - Datu bistaratze soluzioen garapena Smartcity proiektuetan
Laburbilduz, kontsumo energetikoaren datuak modu sinple eta argi
batean bistaratzen dituen web orrialde bat sortu da Django erabiliz.
-----
Mondragon Unibertsitateko inbestigazio taldea Smartcity-en aplikazio
eta monitorizazioen inguruko proiektuetan lanean ari da, non herrialde
ezberdinetako gune konkretuetan bizi diren pertsonen kontsumo
energetikoa jaso eta aztertzen den. Proiektu hauetako bi CITyFiED eta
ARROWHEAD dira.
Kontsumo hori eta horren harira ondorioztatutako aholku energetikoak
erabiltzailearengana heltzeko, bistaratze soluzio bat garatu da, web
orrialde bat alegia.
Erabiltzailean oinarritutako diseinua (User Centered Design)
aplikatuz, gailu ezberdinetara moldatzen den (Responsive Web Design,
Mobile-First) web bat sortu da, Django Web Framework tresnaren
bitartez. REST API (Django Rest Framework) baten bidez, informazioa
gordetzen den datu basea atzitzen da, kontsumoak eta beraien bilakaera
bistaratze libreriak (D3.js) erabiliz irudikatuz. Horrez gain, Djangok
eskaintzen dituen aukerak baliatuz, web orrialdea hizkuntza
ezberdinetan bistaratu daiteke.
Laburbilduz, kontsumo energetikoaren datuak modu sinple eta argi
batean bistaratzen dituen web orrialde bat sortu da Django erabiliz." |